2009/06/26 - Lurraldebus txartelen prezio berria
Uztailaren 1etik aurrera, titular bakoitzak txartel BAKAR bat izan dezake. Gipuzkoan erroldatuta egonik kolektibo berezi bateko kide direnek beren kolektiboko txartela ere eduki ahal izango dute. Ezin izango da txartel berezi bat baino gehiago eduki.
Prezio 5 eurokoa da txartel bakoitzeko (BEZ barne), eta salmenta puntuan eskaera entregatzean ordaindu beharko da. Bigarren txartela eskatuz gero, ez da ezer ordainduko, lehengoa bakarrik ordaintzen delako (galdua, lapurtua edo erabilera desegokia duenean izan ezik); gainera, 5 euroko saldoarekin jasoko da bigarren txartel hori, eta, hala dagokionean, dagokion hobariarekin.
2009/06/26 - Ekainaren 8tik aurrera, AP1 autobidetik zerbitzu berriak
Transportes Pesa SA enpresak –iragan ekainaren 8tik– AP1 autobidetik zuzeneko bidaiak eskaintzen ditu Donostia eta Gasteiz artean.
2009/05/06 - Lurraldebusen linea berriak
Maiatzaren 15ean jarriko da abian Zubieta Usurbilekin, Lasarterekin eta Urnietarekin lotuko duen linea berria. Ordutegiak eta ibilbideak kargatzeko sakatu hemen.
Maiatzaren 15ean jarriko da abian Astigarraga-Hernani-Lasarte (Urbil)-Usurbil linea berria. Ordutegiak eta ibilbideak kargatzeko sakatu hemen.
2009/05/05 - “Lurraldebuseko Istorioak” Ipuin Laburren 1. Lehiaketa
Gipuzkoako Foru Aldundiak aurkeztu zuen Lurraldebusen komunikazio kanpaina berria, garraio iraunkorraren kontzientzia bultzatzeko eta erabiltzaileen artean irakurketa sustatzeko. Kanpainaren bidez, 18 urtetik gorako bidaiariei gonbita luzatzen zaie Lurraldebuseko autobusetako "istorioak" aurkez ditzaten Ipuin Laburren 1. Lehiaketara. Oinarriak kargatzeko sakatu hemen.
2009/01/26 - Kolektiboen txartelak Irungo hiri zerbitzuetan erabil daitezke otsailaren 1etik aurrera
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Irungo Udalak adostu dute, otsailaren 1etik aurrera, Irungo hiri autobusetan erabil daitezkeela kolektiboen txartelak (haur, gazte, adineko eta ezinduenak eta soziala), eta baita familia ugarienak ere. Gainera, Irungo hiri zerbitzuan tarifa politika berria ezarriko da. Hala, mailakako deskontuak egingo dira hilabete naturalaren barnean, Irungo hiri autobusetan eginiko bidaia kopuruaren arabera.